05 - KARMELE JAIO - Hamabost zauri

Sinopsia: Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio arazoak, desiraren eta errealitatearen arteko amildegia… gai horietatik abiatu eta elikatzen dira hamabost istorio hauek. Hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatuz, burutik pasatu baina esan gabe geratzen diren esaldiak azaleratuz. Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz mugitzen daki egileak, pertsonen barrunbe ezkutuetan arakatzeko, gure nahi eta ezinak begirada zoli bezain delikatuarekin agertzeko. Ahots berri bat ateratzen da hemen euskal narratibaren plazara. Talentua, nortasuna eta sentiberatasuna erakusten dituen ahotsa, irakurleen buru-bihotzak inarrosten jakingo duena.(Elkar) 

Iritzia: Liburu hau istorio ezberdinek osatzen dute, hamabost narraziok. Nahiz eta gaia ezberdina izan, guztiak bikotearen harremanetaz oinarritzen dira. Ipuin laburrak izateak pertsonaien izakeraren sakontzea galarazten du. Azkar irakurtzen da eta ulertzeko ez dut zailtasun handirik topatu, pertsonaien hizkera arrunta baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario