15 - LAURA MINTEGI - Ecce Homo

Sinopsia: Joxek proposamena luzatu dio elkarrekin bizitzeko, eta galderak irauli egin dio bizimodua Begori. Galdera berandu heldu da, jakina, eta deslai utzi du gainera. Lehenago galdetu behar izan zion, hainbat urte lehenago, eta ez zuen egin. Tartean bizipen gehiegi jazo dira, bizipenak eta politika, politika beti, nonahi, bazter guztietan.
Politikan jardun zuten gauzak alda zitzaketelakoan, eta eurak aldatu zituen jardunak. Politikak giza harreman berriak sortu ditu, sortu eta hautsi, berbiztu eta pitzatu, irazeki eta itzali. Gabetsi egiten dute gauzak sinpleagoak ziren garaia. Zeren ezer ez baitago politikatik urrun, eta denak du zerikusia denarekin, gizon edo emakume izatearekin.

Iritzia: Zatitan antolatuta dago. Pertsonaia nagusien gaur egungo egoera kontatzen da, baina bi pertsonaiek aldi berean hitz egiten dute haien pentsakera azalduz. Korapilatsua iruditu zait, batez ere hasieran, behin ohitura hartuta, erraz irakurri dut.
Idazleak tranpa egiten du, zeren pertsonaiek gauza berataz pentsatzen dutelako. Pentsamendu koordinatua izatea normala deritzogu?