03 - XABIER MONTOIA - Denboraren izerdia

Sinopsia: Jon Ezanarro lurreko zerutik infernuetara joango da: zinema-produktore arrakastatsua da Madrilen, neska fin batekin ezkontzekotan da, maitale bat du bere grinak asetzeko, aspaldiko militantziak ere eder ematen dio kurrikuluma osatzeko. Esne-mamitako amets hori, ordea, zapuztu egingo zaio bat-batean, esku artean zapartatzen den lehergailuaren antzera. Amari ebakuntza larri bat egin behar diotela-eta, etxera dator Ezenarro. Madrildik Gasteiza bitarteko kilometro laburrek bi mundu bereizten dituzte, aro bi ia-ia, arrapaladan baitatozkio iraganeko mamuak, aspaldian lurperaturik uste zituen zonbiak, urteen herdoila kenduta beren odolezko zorra kobratzera. (Elkar)

Iritzia: Gustora irakurtzen da. Historiari errepaso bat egiten dio Montoiak, gure Historian bueltaka dabil. Niretzat bukaera agian pittin moztuta geratzen da eta komenigarria izango litzateke luzatzea, baina...

No hay comentarios:

Publicar un comentario