11 - AITOR ARANA - Bost ahizpa


Polizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz. Ustekabez ustekabe ibiliko da irakurlea gertakarien hariak harrapatuta, eta bukaera jakiteko irrika sortuko da beregan, hiltzailea nor den asmatzea baino enigma handiagoak (pertsonaia nagusien nortasunaren ingurukoak) dituen eleberri hau irakurtzean.

Iritzia: Euskeraren aldetik erraz irakurtzen da. Gaiaren aldetik nahiko erakargarria iruditu zait. Bukatzeko grina berehala sortu zait eta ti-ta batean hasi eta bukatu egin dut. Jende gazteentzako aproposa.

0 Response to "11 - AITOR ARANA - Bost ahizpa"

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...