33 - FERNANDO MORILLO - Izar malkoak

Beñat informatika munduan murgildurik dabilen gaztea da, hacker izateko bidean ondo kokatua. Bi neska ibiliko zaizkio inguruan: bata jatorragoa, ddarik gabe; bestea misteriotsuagoa eta erakargarriagoa, bizimodu ilunekoa eta asmo ezkutukoa. Zoratzeraino menperatuko du bigarrenak Beñat, nahiz eta mutilak horren jakitun egon. Sexuaren eta ilunaren erakargarritasuna, ordea, handia da. Bizitza bide gogorra eta konplexua dela uste du narratzailea eta protagonista den gazte honek.

Iritzia: Mutil honek esperientzia berri-berria biziko du. Protagonistak berak kontatzen digun istorio honetan gorabeherak ezagutuko ditugu maitasun eta sexuaren aldetik. Nerabe ezberdinen profilak ezagutu ahalko ditugu liburu honetan. Informatikaz ere hitz egiten da, hacker on bat bihurtu nahi duelako, baina sorpresa izango du. Bi orriko ataletan dago bananduta, hortaz berehala irakurtzen da. Gaia ezaguna denez, denbora jaten dugu irakurtzean.

0 Response to "33 - FERNANDO MORILLO - Izar malkoak"

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...